Skip to content
Menu
Multilingual Repository in Applied Linguistics – MuRAL
  • Home
  • Browse Abstracts
    • Browse by Language
    • Browse by Author
  • Teaching Resources
  • Submit a Translation
  • Meet the Team
Multilingual Repository in Applied Linguistics – MuRAL

Hizkuntz-arteko antzerako hitzen kontzientzia garatzen pedagogia eleanitzaren bitartez

Artikulu hau pedagogia eleanitzari buruzkoa da, fenomeno hau, hezkuntza testuinguru eleanitz batean, aurretiaz pentsatutako estrategien erabilera pedagogiko bezala ulertuz. Artikulu honek lehen hezkuntzako ikastetxe eleanitz batean hizkuntz-arteko antzerako hitzen identifikazio eta kontzientziaren inguruan burututako lan baten berri ematen du. Lan honen helburua hizkuntz-arteko antzerako hitzen identifikazioa faktore linguistikoekin eta irakaskuntzarekin lotuta ote dagoen aztertzea da. Hizkuntz-arteko antzerako hitzen irakaskuntzaren eta kontzientzia metalinguistikoaren arteko harremana ere aztertzen da. Partaideen erdiak pedagogia eleanitzean oinarritutako esperimentu batean parte hartu zuten beraien errepertorioko baliabide eleanitzak erabiliz, eta beste partaide erdiek ohizko klaseak jarraitu zituzten. Partaideek beraien informazioari buruzko galdeketa bat eta hizkuntz-arteko antzerako hitzak antzemateko ariketa bat burutu zituzten. Ozenki pentsatzeko ariketen eta elkarrizketen bitartez ere informazio gehiago bildu zuten. Emaitzen arabera, hizkuntz-arteko antzerako hitzen antzematea hizkuntz-arteko antzerako hitzen ezaugarri linguistikoekin lotuta dago, eta ez partaideen lehen hizkuntza euskara edo gaztelera izatearekin. Esperimentuan parte hartu zuten partaideek hizkuntz-arteko antzerako hitzen kontzientzia garapen altuagoa zuten baina ez zegoen desberdintasun estatistikorik beste taldearen emaitzekin alderatzerakoan. Esplorazio emaitza soilak izanik ere, ikaslearen errepertorioko baliabide eleanitzak erabiliz hizkuntzak ikasteko aukera gehiago sortzen direla iradokitzen dute emaitza hauek.


Source abstract: Developing cognate awareness through pedagogical translanguaging
Translated by: Gorka Basterretxea Santiso

Submit a Translation
Sign up as a Translator

How to cite MuRAL: Driver, M. (2022). Multilingual Repository in Applied Linguistics (MuRAL) [Database]. Available at http://multilingualrepository.org

©2023 Multilingual Repository in Applied Linguistics – MuRAL | Powered by SuperbThemes & WordPress